lunes, 19 de diciembre de 2011

Ondorioa

Hau guztia irakurri eta hausnartu ostean, gure ondoria garatuko dugu. Horretarako, Harrisek liburu bat literatur kanonaren barne egoteko egotzi zizkion funtzioetan oinarritu gara.
Hasteko, literatur kanona zer den azalduko dizuegu:
Literatur Kanona  lan baliotsuen zerrenda da, kritikatuak izaten direnak eta balio estetikoa dutenak. Era berean, ikasi eta kontuan hartu beharrekoak.
Lehenik eta behin, aukeratutako hiru idazle hauek idazterakoan bide desberdinak izan arren, gure aburuz, hirurak kanonaren barne izatea merezi dute, izan ere, hainbat eta hainbat funtzio betetzen dituzte. Horien artean, aipagarrienak, eredu, ideia eta inspirazio iturri izatea, marko historikoa eskaintzea eta idazleen arteko adostasuna egotea ( haien artean faboreak egiten direlarik,elkarri adituz).

Bizente Etxezarraga (Zidorra), idazle laikoa zen, honek haren garaiko errepresioa jasan behar izan zuen. Hala ere, bere idealak aurrera eraman zituen zenbait aldizkaritan. Horregatik, jende askorentzat inspirazio iturri izan dela eta  gaur egun, horrela jarraitzen duela ziurta dezakegu.

Bestalde, Lino Akesolo, bere obretan ikuspuntu historiko bat eskaintzen duela esan dezakegu, izan ere, garai hartan erlijioaren garrantzia nabarikoa zen eta haren obretan antzeman dezakegu. Gainera, euskera arloko errepresioa zela eta, Linok euskera goraipatzen zuen bere idazlanetan, euskeraz idazten baitzuen eta hiztegi bat sortu zuelako. Horrez gain, zenbait lanetan, beste autore batzuk aipatzen ditu, hala nola, Azkue, Axular... beraz, idazleen arteko adostasuna dagoela nabaritzen da.

Azkenik, Igor Estankona aztertu eta gero, marko historikoa eskeintzen duela adierazi dezakegu. Batetik, gaur egun idazteko dagoen askatasuna bere obretan islatzen da eta, gai desberdinak tratatzen dituelako. Hau guztia kontuan harturik, suposa dezakegu etorkizunean bere obrak eredu izango direla.

Haren obra bat ( Lino Akesolo)



Bizente Etxezarraga Artiñano “Zidorra” (Zeanuri, 1891, Argentina, 1968)


Zeanurin  jaio zen, Altzusta auzoko “Ellauri” baserrian; geroago, plazan (Batzokiaren etxean) bizi izan zen. Idazlea laikoa izan zen hau.
Haren ezizena: “Zidorra”
Idazlea eta bertsolaria izan zen, antzerkian eta politikan ere parte hartu zuen abertsaleen aldetik. Bost urtetan zehar bere ikasketak egin zituen Balmasedako Klaretiar “Mariaren Bihotzeko Semeen” Kolegioan.
Idazteari beranduegi ekin zion, 1926. urtean hain zuzen. Garai hartakoak dira bere lehen idaztiak Euskadi egunkarian eta Jaungoiko Zale aldizkarian.
Baina zer dela eta 1926. urtean? Zenbait arrazoi daude horretarako. Lehenengoa, Euskadi egunkarian, ordurarte euskaraz idazten zenak zentzura jasaten zuen. Bigarren arrazoia, Zeanuriko beste idazle laiko batek ere, “Baserritar bat” ezizenez deitua (Txomin Manterola) berriz hasiko da kronikak bidaltzen Euskadi egunkarira , eta urte horretan Zeanurikoa zen beste idazle laiko batek, Iñaki Errotaetxek, Aita Zulaibarren biografia argitaratuko du. Hirugarren eta azkenengo arrazoia, hiru idazle hauek adin berdina zuten eta gainera, ideologia nazionalista konpartitzen zuten.
“Zidorraren”ren obra idatzia denborari dagokionez laburra,  baina ugaria da. 1937. urtean, Gerra Zibilarekin batera amaitzen da 11 urteko produkzioa. Guztira 100 kolaborazio inguru ezagutzen ditugu. Gerra ostean eta Argentinan ez du euskera erabiliko (idazterako orduan). “Zidorraren” obrak bertsoz idatzita daude.
Interesgarria da idazle honen fazeta hau: II.Errepublika garaian, Arratian antolatu ziren hainbat mitin nazionalistetan parte hartu zuen, komunikatzaile ona izan zen antza, entzulearekin berehala konektatuz.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian (1937.urtean) kartzelan egon zen. Guda eta gero, Nafarroan bizi izan zen (ezkondu ere egin zen); baina, 1947. urtean, atzerrira joan behar izan zuen bere iritzi politikoak zirela eta (Argentinara), bertan bere bigarren emaztearen (Felisa Redin) familiak negozio bat zuen; han, EAJ eta “Euskaltzaleak” taldean sartu zen.

“Zidorra”ren kolaborazioak:
·        “Euzkadi” egunkarian.
·        “Jaungoiko Zale”n eta “Ekin” astekarian.
·        “Euzkerea” aldizkarian.
·        Beste aldizkari batzuetan:
o   “La Baskonia”.
o   “Arrati´ko Deya.”
o   “Aran”.


jueves, 15 de diciembre de 2011

Igor Estankonarekin elkarrizketa

1)      Noiz erabaki zenuen zure lehen obra idaztea?
Nirea kasu ez-ohikoa da. Arratiako "Zantzoa" literatura fanzinean hartzen nuen parte (1996-1998 urteen artean 5 aldizkari argitaratu genituen Arratia aldean) eta Zarauzko Susa argitaletxetik deitu egin zidan Gorka Arresek etxera, esanez ea ni nintzen "Zantzoa"n Stanley ezizenarekin sinatzen zuena, eta ea idatziko nuen poema-liburu bat, beraiek argitaratuko zutela-eta, "Zantzoa"ko mailako poemak baziren. Imajinatu, zein bide leuna izan dudan nik, beste batzuen aldean. Liburua gustatu egin zitzaien, eta horrela jaio zen nire lehen obra, maitasun handiz gogoratzen dudan "Anemometroa" (1998).
2)      Zein idazleetan inspiratu zara zure obrak idazteko?
Ez daukat inspirazio-iturri bakar bat, edo idazle kutunik, edo estilo markaturik, edo halakorik. Leonard Cohen irakurtzen dut, eta Anna Ahmatova, eta Josanton Artze, eta Gary Snyder... eta gero kanta batek iradokitzen dit zerbait, pertsona berezi batekin hartutako kafeak... amesten dut gauean gauza bat ikaragarria, goizean alabak laztantzen nau eta goxo-goxo iratzartzen gara ama eta hirurok... poesia leku guztietan dago, inspiratzen nau bizitzaren gogorrak eta ederrak.

3)      Zein irizpide jarraitu dituzu obrak idazteko?
Poesian irizpide hitza ez da existitzen. Ez behintzat nire kasuan. Nik inpultsoak eta intuizioak jarraitzen ditut. Paper zati batean idazten ditut ideia solte batzuk, hots ederra duten esanahidun zenbait esaldi, eta ideia orokor bati jarraiki poema sortzen noa: ordenagailuaren aurrean benetako lana hasten da. Nola esan eder eta desberdin? Nola esan sinpleki, konplikatua dena? Nola idatzi hitzik sobran jarri gabe? Horiek dira nire iparrorratza.

4)      Zer deritzozu zure obraren bat literatur kanonaren barruan egoteari?
Zer da, ostera, literatur kanona? Argian edo Deian hilabatero poema liburu baten kritika idazten dudanean ez dut sentitzen kanona sortzen ari naizenik. Ez dut horrela bizi. Unibertsitatean egiten den kritika mugatu eta kalitatez irregularrak finkatzen al du kanonik? Berba batean: existitzen da kanona gurean? Nork finkatua? Balego ere, esan nahiko luke zerbait? Badiotsut: kanona da idazterakoan buruan daukadan azken gauza.

5)      Zer eragina espero duzu irakurleengan?
Momentu batez begiak liburutik banatzea eta bihotza apur bat uzkurtu zaiola pentsatzea da nire ilusiorik handiena.

Igor Estakona

Igor Estankona 1977ko apirilaren 9an jaio zen Artean (Bizkaia). Poesia landu du nagusiki gaur arte. Egunkarietan ("Deia") artikuluak idazten ere badabil.
Poesia:
·         19 poema solte (Zantzoa. 1996-1998)
·         "Anemometroa". 1998, Susa
·         "Poema hidraulikoa" 1998 (poema soltea)
·         "Kretan idatzia" 1998 (poema soltea)
·         "Tundra". 2002, EEF - Susa
·         "Ozen barrurantza" 2002 ("Tundra")
·         "Leiho bat erdirekita" 2002 ("Tundra")
·         "Árbol" (poema soltea)
·         "Ehiza eta nekea". 2004, Kutxa
·         "Iratzeen esporak. 2009, Susa.

Bere olerki bat (Zidorra)

martes, 13 de diciembre de 2011

Aurkezpena


Blog honetan XIX,XX eta XXI.mendeko zenbait euskal idazle jorratuko ditugu.Horretarako haien bizitza eta obrak aurkeztuko dizkizuegu.Guzti horrekin gure helburua garatuko dugu,hau da, euskal idazleak literatur kanonaren barne daudela ondorioztatzea.Hau bideratzeko klasean erabilitako Sulláren liburuxka izango dugu oinarri non zenbait idazleen iritziei jarraituz helburu hau garatuko dugu.
Bestalde,gerta daiteke, jarraian azalduko dizkizuegun idazleak ezagun ez izatea.Izan ere, gure nahia ospe handia ez duten idazleak azaltzea izan da.Jendea  jakinarazteko gure artean badirela idazle asko eta asko euskal literaturan aztarna utzi dutenak baina sona handikoak bilakatu ez direnak.Hala ere,ezagun diren idazleak ez ditugu ahaztu eta horregatik, blogaren azpian dagoen “argazkiak” sakatuz haien argazkiak eta aipamen txiki bat ikusi dezakezue.
Lan hau aurrera eramateko lagundu diguten pertsonak ( materiala baliagarria eman digutenak eta haiekin elkarrizketan egon garenekin) aipatzea gustatuko litzaiguke: Arratia Institutuko irakasle bi, Juan Rekalde eta Anjel Larrea eta baita Igor Estankonaren laguntza ere.

sábado, 3 de diciembre de 2011

AITA LINO AKESOLO

Lino Akesolo Olibares,Diman Oban jaio zen..Bederatzi urterarte auzoko eskolan ikasi zuen,euskeraz ikasi ere irakaslea euskalduna zen eta.1921ean,Zornotzara,Larreara joan zen ikasten.Humainidadeak lehenengo,horren ostean urtebete Markinan eta beste hiru Gasteizen filodofia ikasten.Ostean, Teologia Begoñan dagoela.Eta ikasle zela eman zuen meza berria,1934an.Ikasketak amituta,Zornotzako ikastetxe berrira joan zen irakasle.
Gerra etorri zen,eta Aita Lino Eusko gudarien Teniente Kapellau ibili zen Itxasalde batalloian,Mataxin taldean.Espetxean ere egon zen.Hiru urte kartzelan,eta beste hiru balditzapeko askatasunean,baina Euskal Herritik kanpora.Kantabria aldetik ibili zen batez ere aldi horretan.1948an teologoen irakasle egin zuten,lehenengo Gasteizen eta gero Begoñan,hamazortzi urtez.
Lino Akesolo barru-barruan zeukan etxeko euskera,eta haren balioa agertzen eta arakatzen eman zituen hainbeste urte.Kanpoan hizkuntzak ikasten ibili zen aldia onuragarria izan zuen euskera bera ikusi eta estimatzeko.
Zeregin asko bete zituen kultur arloan.Bizkaiko eleizbarrutiko Liturgi-Batzorderako izendatu zuten 1964an,eta Eleizbarrutien arteko Liturgi euskeratzileen taldekoa 1968an,Bizkaikoen buru.
1963an Euskaltzain oso egi zuten,baina berak uko egin zion izendapenari.Dena dela,laguntzeko eta behar egiteko prest agertu zen.1978an Euskerazaintza sortu berriak taldeko buru egin zuen. Karmeldarren nagusi ere izan zen Donostian eta Markinan.Izan,Diccionario Retana de Autoridades aspalditik hasita zegoen,eta horreri ekin eta atzena emateko asti gehiago eduki agian bidali zuten Begoñara.Azkueren hiztegiaren ostean,hiztegigintzan pausurik handiena hori izan da duda barik bere garaian.
Lino Akesolok asko eta asko idatzi zuen batez ere artikuluak.Horregatik,bere lana batean eta bestean zabalduta dago.Karmengo Argia,Karmengo egutegia,Karmel,Zeruko Argia,Zer,Euskera,Olerti,Egan,RIEV eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu zituen artikuluak.Euskera eta euskal kulturaren adar guztiak erabili zituen bere idazlanetan,beti zorrotz eta artez.
Euskal idazle zaharrak ondo aztertuta zituen,muga bestaldeakoak zein hemengoak.Euskalki guztiak ere ondo menperatzen zituen,eta literaturan aditua zen guztiz.


Bere lan zerrenda helbide honetan aurki dezakezue:http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Idazlan%20gustiak%203%20-%20Aita%20Lino%20Akesolo.pdf