Blog honetan XIX,XX eta XXI.mendeko zenbait euskal idazle jorratuko ditugu.Horretarako haien bizitza eta obrak aurkeztuko dizkizuegu.Guzti horrekin gure helburua garatuko dugu,hau da, euskal idazleak literatur kanonaren barne daudela ondorioztatzea.Hau bideratzeko klasean erabilitako Sulláren liburuxka izango dugu oinarri non zenbait idazleen iritziei jarraituz helburu hau garatuko dugu.
Bestalde,gerta daiteke, jarraian azalduko dizkizuegun idazleak ezagun ez izatea.Izan ere, gure nahia ospe handia ez duten idazleak azaltzea izan da.Jendea jakinarazteko gure artean badirela idazle asko eta asko euskal literaturan aztarna utzi dutenak baina sona handikoak bilakatu ez direnak.Hala ere,ezagun diren idazleak ez ditugu ahaztu eta horregatik, blogaren azpian dagoen “argazkiak” sakatuz haien argazkiak eta aipamen txiki bat ikusi dezakezue.
Lan hau aurrera eramateko lagundu diguten pertsonak ( materiala baliagarria eman digutenak eta haiekin elkarrizketan egon garenekin) aipatzea gustatuko litzaiguke: Arratia Institutuko irakasle bi, Juan Rekalde eta Anjel Larrea eta baita Igor Estankonaren laguntza ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario