lunes, 19 de diciembre de 2011

Bizente Etxezarraga Artiñano “Zidorra” (Zeanuri, 1891, Argentina, 1968)


Zeanurin  jaio zen, Altzusta auzoko “Ellauri” baserrian; geroago, plazan (Batzokiaren etxean) bizi izan zen. Idazlea laikoa izan zen hau.
Haren ezizena: “Zidorra”
Idazlea eta bertsolaria izan zen, antzerkian eta politikan ere parte hartu zuen abertsaleen aldetik. Bost urtetan zehar bere ikasketak egin zituen Balmasedako Klaretiar “Mariaren Bihotzeko Semeen” Kolegioan.
Idazteari beranduegi ekin zion, 1926. urtean hain zuzen. Garai hartakoak dira bere lehen idaztiak Euskadi egunkarian eta Jaungoiko Zale aldizkarian.
Baina zer dela eta 1926. urtean? Zenbait arrazoi daude horretarako. Lehenengoa, Euskadi egunkarian, ordurarte euskaraz idazten zenak zentzura jasaten zuen. Bigarren arrazoia, Zeanuriko beste idazle laiko batek ere, “Baserritar bat” ezizenez deitua (Txomin Manterola) berriz hasiko da kronikak bidaltzen Euskadi egunkarira , eta urte horretan Zeanurikoa zen beste idazle laiko batek, Iñaki Errotaetxek, Aita Zulaibarren biografia argitaratuko du. Hirugarren eta azkenengo arrazoia, hiru idazle hauek adin berdina zuten eta gainera, ideologia nazionalista konpartitzen zuten.
“Zidorraren”ren obra idatzia denborari dagokionez laburra,  baina ugaria da. 1937. urtean, Gerra Zibilarekin batera amaitzen da 11 urteko produkzioa. Guztira 100 kolaborazio inguru ezagutzen ditugu. Gerra ostean eta Argentinan ez du euskera erabiliko (idazterako orduan). “Zidorraren” obrak bertsoz idatzita daude.
Interesgarria da idazle honen fazeta hau: II.Errepublika garaian, Arratian antolatu ziren hainbat mitin nazionalistetan parte hartu zuen, komunikatzaile ona izan zen antza, entzulearekin berehala konektatuz.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian (1937.urtean) kartzelan egon zen. Guda eta gero, Nafarroan bizi izan zen (ezkondu ere egin zen); baina, 1947. urtean, atzerrira joan behar izan zuen bere iritzi politikoak zirela eta (Argentinara), bertan bere bigarren emaztearen (Felisa Redin) familiak negozio bat zuen; han, EAJ eta “Euskaltzaleak” taldean sartu zen.

“Zidorra”ren kolaborazioak:
·        “Euzkadi” egunkarian.
·        “Jaungoiko Zale”n eta “Ekin” astekarian.
·        “Euzkerea” aldizkarian.
·        Beste aldizkari batzuetan:
o   “La Baskonia”.
o   “Arrati´ko Deya.”
o   “Aran”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario