Gerra etorri zen,eta Aita Lino Eusko gudarien Teniente Kapellau ibili zen Itxasalde batalloian,Mataxin taldean.Espetxean ere egon zen.Hiru urte kartzelan,eta beste hiru balditzapeko askatasunean,baina Euskal Herritik kanpora.Kantabria aldetik ibili zen batez ere aldi horretan.1948an teologoen irakasle egin zuten,lehenengo Gasteizen eta gero Begoñan,hamazortzi urtez.
Lino Akesolo barru-barruan zeukan etxeko euskera,eta haren balioa agertzen eta arakatzen eman zituen hainbeste urte.Kanpoan hizkuntzak ikasten ibili zen aldia onuragarria izan zuen euskera bera ikusi eta estimatzeko.
Zeregin asko bete zituen kultur arloan.Bizkaiko eleizbarrutiko Liturgi-Batzorderako izendatu zuten 1964an,eta Eleizbarrutien arteko Liturgi euskeratzileen taldekoa 1968an,Bizkaikoen buru.
1963an Euskaltzain oso egi zuten,baina berak uko egin zion izendapenari.Dena dela,laguntzeko eta behar egiteko prest agertu zen.1978an Euskerazaintza sortu berriak taldeko buru egin zuen. Karmeldarren nagusi ere izan zen Donostian eta Markinan.Izan,Diccionario Retana de Autoridades aspalditik hasita zegoen,eta horreri ekin eta atzena emateko asti gehiago eduki agian bidali zuten Begoñara.Azkueren hiztegiaren ostean,hiztegigintzan pausurik handiena hori izan da duda barik bere garaian.
Lino Akesolok asko eta asko idatzi zuen batez ere artikuluak.Horregatik,bere lana batean eta bestean zabalduta dago.Karmengo Argia,Karmengo egutegia,Karmel,Zeruko Argia,Zer,Euskera,Olerti,Egan,RIEV eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu zituen artikuluak.Euskera eta euskal kulturaren adar guztiak erabili zituen bere idazlanetan,beti zorrotz eta artez.
Euskal idazle zaharrak ondo aztertuta zituen,muga bestaldeakoak zein hemengoak.Euskalki guztiak ere ondo menperatzen zituen,eta literaturan aditua zen guztiz.
Bere lan zerrenda helbide honetan aurki dezakezue:http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Idazlan%20gustiak%203%20-%20Aita%20Lino%20Akesolo.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario