lunes, 19 de diciembre de 2011

Ondorioa

Hau guztia irakurri eta hausnartu ostean, gure ondoria garatuko dugu. Horretarako, Harrisek liburu bat literatur kanonaren barne egoteko egotzi zizkion funtzioetan oinarritu gara.
Hasteko, literatur kanona zer den azalduko dizuegu:
Literatur Kanona  lan baliotsuen zerrenda da, kritikatuak izaten direnak eta balio estetikoa dutenak. Era berean, ikasi eta kontuan hartu beharrekoak.
Lehenik eta behin, aukeratutako hiru idazle hauek idazterakoan bide desberdinak izan arren, gure aburuz, hirurak kanonaren barne izatea merezi dute, izan ere, hainbat eta hainbat funtzio betetzen dituzte. Horien artean, aipagarrienak, eredu, ideia eta inspirazio iturri izatea, marko historikoa eskaintzea eta idazleen arteko adostasuna egotea ( haien artean faboreak egiten direlarik,elkarri adituz).

Bizente Etxezarraga (Zidorra), idazle laikoa zen, honek haren garaiko errepresioa jasan behar izan zuen. Hala ere, bere idealak aurrera eraman zituen zenbait aldizkaritan. Horregatik, jende askorentzat inspirazio iturri izan dela eta  gaur egun, horrela jarraitzen duela ziurta dezakegu.

Bestalde, Lino Akesolo, bere obretan ikuspuntu historiko bat eskaintzen duela esan dezakegu, izan ere, garai hartan erlijioaren garrantzia nabarikoa zen eta haren obretan antzeman dezakegu. Gainera, euskera arloko errepresioa zela eta, Linok euskera goraipatzen zuen bere idazlanetan, euskeraz idazten baitzuen eta hiztegi bat sortu zuelako. Horrez gain, zenbait lanetan, beste autore batzuk aipatzen ditu, hala nola, Azkue, Axular... beraz, idazleen arteko adostasuna dagoela nabaritzen da.

Azkenik, Igor Estankona aztertu eta gero, marko historikoa eskeintzen duela adierazi dezakegu. Batetik, gaur egun idazteko dagoen askatasuna bere obretan islatzen da eta, gai desberdinak tratatzen dituelako. Hau guztia kontuan harturik, suposa dezakegu etorkizunean bere obrak eredu izango direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario