

Fernando Morillo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1974ko maiatzaren 3a - ) Zenbait nobela, saiakera eta biografia idatzi baditu ere, gazte literatura landu du gehienbat. 2003an, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen, Izar-malkoak liburuarekin.

Bernardo
Atxaga, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia —lagunartean,
Joseba— (Asteasu,Gipuzkoa 1951n jaioa), idazlerik ezagunena da gaur egungo
euskal literaturan.Obabakoak da haren libururik ezagunena, hogei hizkuntza
baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Narratiba Sari nazionala eman zioten
1989an; sari hori lortzen zuen lehenengo euskal idazlea izan zen.2007.urtetik
euskaltzain osoa da.Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratutako Erlea
literatura-aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria da; 2009ko urrian argitaratu
zen lehen zenbakia.

Miren Agur
Meabe Plaza (Lekeitio, 1962ko urriaren 7a) euskal idazle bizkaitarra da.
Irakasle ikasketak egin zituen eta Bilboko "Kirikiño" ikastolan
hainbat urtez ibili zen lanean. Euskal Filologian lizentziaduna ere bai.Poesia
eta haur literatura nagusiki idatzi ditu, baina helduentzako narrazioak ere
landu ditu. "Azalaren Kodea" liburuarekin Espainiako Kritika Saria
jaso zuen 2000. urtean. "Itsaslabarreko etxea" lanarekin, aldiz, Haur
eta Gazte Euskadi Literatura Saria lortu zuen 2002 eta 2007an.
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko
apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu
idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta
ordutik aurrera klandestinitatean bizi da.